INFORMAZIO OSAGARRIA

1. Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Gipuzkoako Foru Aldundia. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentua.
Julio Caro Baroja Plaza, 2, 4. solairua.
20018 Donostia
Telefono zk.: 943112420
Fax-zk.: 943112119
Helbide elektronikoa: mugikortasuna@gipuzkoa.eus
Datuen babeserako ordezkaria:
Datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko: dbo@gipuzkoa.eus


2. Zein da zure datuen tratamenduaren helburua?
Pertsonek emandako informazioari tratamendua ematen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan, hain zuzen ere erabiltzaileei informazio pertsonalizatua eman ahal izateko. Erabiltzaileak txartelak erosteko zerbitzuak erabiltzen baditu, erabiltzaileak horretarako emandako informazioa erabiliko da. Erabiltzaileak iradokizunak bidaltzeko atala erabiltzen badu, emandako datuen helburua izango da dagozkion iradokizunen erregistroa kudeatzea.
Jasotako helburuetarako beharrezkoak diren bitartean gordeko dira datuok, edo interesatuak horiek ezabatzea eskatzen ez duen bitartean. Edonola ere, ezinbesteko gutxieneko epean zehar bakarrik gordeko dira.
Helburuaren mugatze printzipioaren arabera, helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako bakarrik bilduko dira datuok, eta aurrerago ez dira helburu horiekin bateraezinak diren moduetan tratatuko. Datu pertsonalak hasiera batean jasotako helburua ez den beste xede baterako tratatzeko asmorik badago, tratamendu hori egin baino lehen, helburu berri horri buruzko informazioa emango zaio interesatuari, baita bestelako beste edozein informazio ere.

3. Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Zuk zure onespenaren bidez emandako legitimazioa da zure datuak tratatzeko lege oinarria. Baiezko argi batekin emandako onespenak borondate aske, berariazko, informatu eta argi eta garbia islatzen du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudiak xedatutako moduan.

4. Nori emango zaizkio zure datuak?
Ez dago aurreikusita bildutako datu pertsonalak beste inori uztea edo komunikatzea. Zure datuak edo gainerako erabiltzaileenak ez zaizkie hirugarrenei utziko edo komunikatuko, salbu:
-Gainerako Administrazio edo Erakunde Publikoei, aplikagarria den araudiak horretara behartzen duenean.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren kontura zerbitzua ematen duten eta bere kontrolpean datuak tratatzeko ardura duten enpresei. Nolanahi ere, izaera pertsonaleko datuak jasotzen dituzten horiek aurrez datuen babeserako neurri tekniko zein antolakuntza neurri egokiak hartu dituztela egiaztatu beharko dute eta ezingo dituzte datu horiek inoiz ere bere helburu propioetarako erabili, ezta jasotako jarraibideetatik haratago erabili, ezta arduradunari eman behar dion zerbitzua ez den beste ezertarako erabili.

5. Zein eskubide dituzu emandako datuen inguruan?
-Edozein pertsonak eskubidea du jakiteko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuan berari buruzko datu pertsonalik tratatzen ari garen.
-Interesdunek eskubidea izango dute beren datu pertsonalak atzitzeko, datu zehaztugabeak zuzentzea eskatzeko, eta beharrezkoa bada, datu horiek ezabatzea eskatzeko, baldin eta, besteak beste, dagoeneko, datuok jasotzean bete beharreko hasierako helburua betetzeko beharrezkoak ez badira. Interesdunak eskubidea izango du edozein momentutan bere onespena erretiratzeko. Onespena ematea bezain erraza izango da hori erretiratzea.
-Baldintza jakin batzuetan, beren egoera bereziarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea izango dute interesdunek. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak datuok tratatzeari utziko dio, baldin eta premiazko arrazoi zilegirik ez badago, edo erreklamazio posibleak egin edo erreklamazioen aurrean defendatzeko premiarik ez badago.
-Interesatuak eramangarritasun eskubidea izango du; hau da, interesdunak eskubidea izango du bere informazioa formatu egituratu eta erabilgarri batean jasotzeko, informazio hori beste arduradun bati helarazteko; bestela, teknikoki posible denean, aurreko arduradunak hori zuzenean egiteko betebeharra izango du.
-Datuok galdu edo lapurtzen badira, lehenbailehen horren berri edukitzeko eskubidea duzu.

 

¿Tiene más preguntas? Enviar una solicitud